Eibarren eta Azkoitian lehiatu dira igerilari gaztetxoak

Barren 2025ko api. 9a, 17:57

Alebin eta benjamin mailetako igerilariek Eibarren eta Azkoitian izandako jardunaldi banatan hartu zuten parte asteburuan.

Azkoitian alebinen 6. jardunaldia jokatu zuten, Zubiaurre I.K.k antolatuta, eta 2012an eta 2013an jaiotako neska-mutilek egin zuten igerian. Eibarren, berriz, benjaminen jardunaldia jokatu zutren, denboraldiko bosgarrena, eta 2014, 2015 eta 2016an jaiotako igerilariak aritu ziren.
 
 Elgoibar Igeriketa Taldeko ordezkariak ere izan ziren bi proba horietan. Alebinek, 100 eta 200 metro bizkar estiloan, 200 tximeleta, 200 bular eta 4x100 estilo librean igeri egin zuten eta benjaminek berriz, 100 metro estiloetan eta erreleboak. Azken horiek, denboraldiari bukaera eman zioten eta guztiak zoriondu dituzte taldeko arduradunek, erakutsi duten mailagatik. Era berean, benjamin mailako igerilariek erreleboetako proban eman zuten maila ona azpimarratu dute. 
 
Alebin mailakoek maiatzaren 10an jokatuko dute denboraldiari agur esango dion proba, Eibarren, eta prestatzen emango dituzte ordura arteko asteak. Horrekin batera, Elgoibarko Akuatloiaren bigarren ekitaldirako prestaketa eta entrenamenduak ere hasita dituzte. Ekainean egingo dute akuatloia.