Odol ateratzeak egingo dituzte apirilaren 11n Elgoibarren

Barren 2025ko api. 9a, 09:39

Odol ateratzeak egingo dituzte apirilaren 11n, barikua, hilak 11, Elgoibarren.  

16:30etik 20:30era bitartean arituko dira erizainak lanean, Jubilatuen Biltokian, eta Elgoibarko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute izena eman behar dela.

 gotatanta.eus webgunean har daiteke txanda edo 623 328 408 telefono zenbakira deituta edo mezua idatzita, eguaztenetik aurrera.