Euskaraldia ariketarekin bat egin duten entitateak, momentuz, 84 inguru dira, eta horietatik 60 entitatek parte hartu zuten agerraldian. Azaldu dutenez, Euskaraldiari ikusgarritasuna emateko elkartu zituzten entitateetako ordezkariak, eta, horrekin batera, Elgoibarko entitateek Elgoibar euskaldunagoa izateko orduan daukaten ardura azpimarratzea ere izan zen agerraldiaren helburua.
Agerraldiko erretratuarekin batera, Gure ardura ere bada! manifestua plazaratu du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak.