Laugarren postua Aitziber Olaizolarentzat Gipuzkoako bola txapelketako laugarren jardunaldian

Barren 2025ko api. 8a, 14:25

Lasturko bolatokian jokatu zuten zapatuan Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketako laugarren tiraldia.

Guztira 62 bolari lehiatu ziren, eta Aretxabaletako UDA Hirutxirlo taldeko Eñaut Kortabarriak irabazi zuen tiraldia, 8 txirlo botata, hau da, ia plenoa osatuta egin zituen hiru jaurtialdietan. Elgoibartarren artean Aitziber Olaizolak lortu zuen sailkapenik onena. Laugarren postua eskuratu zuen sei txirlo botata.

Hirugarren jardunaldiko tiraldia Bergarako San Joxepe bolatokian jokatu zuten martxoaren 29an, eta Mikel Almorza bergararra gailendu zen, 6 txirlo botata. San Migel taldeko Xabier Loiolarentzat izan zen bigarren postua, bost txirlo botata. 

Hurrengo tirada datorren zapatuan, apirilaren 12an, izango dute Eibarreko Asola-Berri bolalekuan.

Hona hemen Lasturreko emaitzak:

    1. Eñaut Kortabarria (UDA): 8 txirlo.
    2. Bittor Ugarteburu (Asola-Berri): 7 txirlo.
    3. Jesus Mari Gorosabel (UDA): 6 txirlo.
    4. Aitziber Olaizola (San Migel): 6 txirlo.
    5. Joseba Espilla (Floreaga): 6 txirlo.
    6. Gorka Etxaniz (Floreaga): 6 txirlo.

Lasturren jokatutako jardunaldiko lehen sailkatuak sari banaketa ekitaldian.