Elgoibarren ere egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan Kalegoen plazan.
Gernika-Palestina herri ekimenak, Israelgo Estatuaren zigorgabetasunarekin bukatzea exijitzeko eta palestinarren eskubideak aldarrikatzeko, adierazpena plazaratu eta mobilizazio bateratua deitu du gaurko, apirilaren 8rako.
Alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialek adierazpen bat sinatu dute, nazioarteari Israelekin harreman komertzialak eta militarrak eteteko eskatuz, bakea lortzeko. Irakurri hemen ADIERAZPENA -PDF-