Egur Arte tailerrak udako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du

Barren 2025eko apirilaren 3a

Egur Arte Tailerrak margo ikastaroak antolatu ditu udarako, HH4tik DBH2ra artekoentzat. 

Bost astez emango ditu eskolak, ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean. Eskolak goizez izango dira, astelehenetik barikura, 09:30etik 12:30era, eta besteak beste sormena landuko dute, jolasen, margoaren eta aire libreko ekintzen bidez. Izen-emateak asteka egin daitezke. Aste bakoitzeko prezioa 38 eurokoa izango da, eta %10eko deskontua izango dute bi aste edo gehiago aukeratzen dituztenek, bai eta bigarren seme-alaba apuntatzen dutenek ere. 
Apirilaren 25era arteko epea dago izena emateko 666 557 538 telefonoan edo egurarte@gmail.com helbidera idatzita.