Udal Musika Bandak kontzertua emango du apirilaren 6an

Barren 2025eko apirilaren 3a

Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertua emango du domekan, apirilaren 6an

Gorka Mujika arituko da zuzendari lanetan, eta sei pieza interpretatuko dituzte: Fanfare Hayabusa (S. Yagisawa),  Oregon (J. de Haan), Capataz Gaditano (C. Calado), El señor de los anillos (H. Shore), Tanhäuser  (R. Wagner) eta Tarde de abril (A. Blanquer). 12:30etan izango da kontzertua, Herriko Antzokian. 
Goizean, bestalde, Elgoibarko dultzaineroek kalejira egingo dute, 10:00etatik aurrera.