Azaldu dutenez, Tolosaldeko Galtzaundi euskara-elkarteko lagunek pasa diete hizkuntza-estresaren gaineko galdetegia. Honela azaldu dute:
Euskaldunok, batzuetan, euskaraz berba egiteari uko egiten diogu parekoak euskara ulertuko duen zalantzagatik, erantzun txar bat jasotzeko beldurragatik, euskaraz eginez gero besteek zer pentsatuko duten kezkagatik, edota euskaraz azaldutakoa gazteleraz errepikatzen ez hasteagatik.
Halere, euskaldunak gara, euskaraz egin nahi izaten dugu, harro sentitzen gara gure hizkuntza propioarekin, eta sarritan gaizki sentitzen gara gazteleraz egin behar izaten dugulako. Euskaldun askok horrela bizi dute bi hizkuntzen artean kokatu ezina. Hizkuntza-estresa deitzen zaio horri.
Zure hizkuntza-estresa zenbatekoa den jakin nahi duzu? Bete hurrengo galdetegia eta jakingo duzu.