Haurrentzako tailerra eta Atabalekoek prestatutako pintxoak egingo dira hileko azken zapatuko ferian

Barren 2025eko martxoaren 27a

Debemenek eta Elgoibarko Udalak antolatuta, hileko azken zapatuko feria egingo dute martxoaren 29an, Elgoibarren. 

09:00etatik aurrera Elgoibarko baserrietako produktuak eta Artalde Artisau taldekoenak jarriko dituzte salgai Kalebarren plazan. 11:00etan, berriz, txosna zabalduko dute Trinitateetako danborrada antolatzen duen Atabal elkartekoek. Elgoibarko baserrietako eta harategietako produktuekin osatutako pintxoak salduko dituzte.

11:30etik 14:00etara bitartean umeentzako tailerra egingo dute Kalebarrenen. Ekoiztearen ingurukoa izango da umei eta beren familientzako ikastaroa. Eguerditik aurrera, ganadu feria ere egongo da.