2025/04/02 19:30 - 20:15

'Merkurio' filmaren proiekzioa

'Merkurio' filmaren proiekzioa
Elgoibar

Sebastian Peslek zuzendutako Merkurio film laburra proiektatuko dute Elgoibarko Jubilatuen Biltokian apirilaren 2an, 19:30ean. Bi eletan da filma, eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dute. Filma ikusi ondoren mokadua ere izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Era berean, jakinarazi dute egun horretan ezingo dela 16 urtez azpikorik joan filma ikustera, adinez nagusi direnentzako filma delako.