Gizonezkoen Haundi taldeak Mintxetan jokatuko du Ohorezko Erregional Mailako liga txapelketari dagokion 26. jardunaldia, domekan, 16:00etan. Aurkari gogorra izango dute elgoibartarrek, sailkapeneko bigarren postuan dagoen Zarautz taldea, hain zuzen. Kontrakoa da Haundiren egoera, azken-hirugarren postuan baitaude, 22 punturekin. Jaitsiera postuetan, hortaz, azken hirurak jaitsiko baitira mailaz. Elgoibartarrek hiru puntura dute Beti Gazte (25 puntu, 16. postua) eta bost puntura Mondragon CF eta Deusto taldeak, biak 27 punturekin. Asteburukoarekin bederatzi jardunaldi falta dira txapelketa amaitzeko.
Emakumezkoen Haundi taldeak puntuak pilatzeko aukera ona dauka asteburuan, irabazita ere jaitsiera postuetan jarraituko duten arren. Azken postuan dagoen Ondarbeltz Amaikak Mutriku taldearen aurka jokatuko dute zapatuan, Deban, 16:30ean. Debarrek partida bakarra irabazi dute denboraldi honetan, eta galdu egin dituzte gainerako 22ak.
Sei partida falta dira liga bukatzeko eta Elgoibarko taldeak lau puntura du jaitsiera postuetatik kanpo dagoen lehen taldea, Irauli Bosteko.
Igoera fasea jokatzen ari den 1. mailako erregional taldeak Mintxetan jokatuko du Behobia taldearen aurkako partida, zapatuan, 17:30etik aurrera. Elgoibartarrek 0-3 galdu zuten azken jardunaldian, Axular Lizeaoaren aurkako neurketan, eta sailkapeneko 13. postuan daude orain, 7 punturekin. Ibtxurre dago sailkapen buru, 17 punturekin.