Jolasa kalera aterako du Atxutxiamaikak bariku arratsaldean

Barren 2025ko mar. 20a, 15:00

Jolasa Kalera! egitasmoaren lehenengo saioa egingo du barikuan (martxoak 21) Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak, Lekuederren. 

0-5 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta espazioa bi eremutan banatuko dute: alde batetik, 0-18 hilabetekoentzako gunea, eta bestetik, 18 hilabetetik hasi eta 5 urtera artekoentzakoa. 16:30etik 19:30era izango da, doan. Euria egingo balu, parrokiako arkupeetan.