Dantza jaialdia egin dute Inazio Bereziartua eskolako ikasleek

Barren 2025ko mar. 20a, 14:24

Ikasturtean zehar ikasitakoak jendaurrean eta Herriko Antzokia moduko plazan erakutsi dituzte Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasleek. 

Mailaka banatuta, denetariko dantzak egin zituzten atzo, ordubete inguruko saioan. Gaur bigarren emanaldia egingo dute, 19:00etatik aurrera. Hori bai, ez da sarrera librea, gonbidapena behar da antzokira sartzeko.

Hona atzoko saioko hainbat argazki, Joserra Cabrerak ateratakoak.