Arrebenjaminek (LH1 eta LH2) Jolasen jardunaldian parte hartzeko aukera izango dute, zapatuan, IMH kiroldegian. 40 bat ikaslek eman dute izena eta 09:30etik 10:30era arituko dira.
Benjamin eta alebin mailetako ikasleentzat (LH3-LH4-LH5-LH6), berriz, saskibaloian aritzeko jardunaldia antolatu dute Elgoibarko Eskola Kirolekoek. Herri Eskolako jolastokian arituko dira saskibaloian, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Elgoibarko Saskibaloi Taldeko kideek gidatuko dute 40 bat neska-mutilek parte hartuko duten saioa. Edonola ere, izena eman gabekoek ere izango dute parte hartzeko aukera.