Inazio Bereziartua musika eskolako 105 neska-mutil eta zortzi irakasle Barrian gazte aterpetxean, Araban, izan ziren joan zen asteburuan, maiatzean Herriko Antzokian egingo duten kurtso amaierako emanaldia prestatzen. Gogotik lan egin dute, baina aisialdirako denbora ere hartu dute. Entseguen artean ginkana, jolasak eta show gaua ere egin zuten. Adin desberdinetako ume, nerabe eta gazteak bat eginda, primeran pasatu dute. Kantuz bizi dira, eta kantuz sortzen dute, eta musikarekin eta musikaz gozatzen dute. Musikaz beteriko asteburu bete-betea igaro dute.