M-8

Hogei bat lagunek hartu dute parte emakumeen mendi martxan

Barren 2025ko mar. 18a, 16:50

Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekimenen barruan, Emakumeen Mendi Martxa egin zuten estreinakoz zapatuan.

Hainbat eragileren artean antolatu zuten irteera, herriko emakumeei elkar ezagutzeko eta inguruneaz gozatzeko aukera eskaintzeko. Gizonek ere parte hartzeko aukera zuten arren, 20 bat emakume elkartu ziren zapatu goizean Kalegoen Plazan. Handik Sallobente-Ermuaran auzoko elkarteraino joan ziren danak elkarrekin eta soziedadean hamaiketakoa egin ostean bi aukera zituzten parte hartzaileek; joandako bidetik itzuli edo Sallobenteko sekretuak ibilbidetik jarraitu. Antolatzaileek azaldu dutenez, Talde polita osatu zuten eta giro onean joan zen irteera.