Antolatu dituzten ekitaldiak iragartzeko kartela aurkeztu dute eta adierazi dutenez, berdintasunaren aldeko mezua zabaltzea du helburu kartelak, "emakumeen ahalduntzea eta eskubideak aldarrikatuz". Asmo horretan, martxo osorako egitaraua prestatu dute, era askotariko jarduerekin, hala nola hitzaldiak, tailerrak, zinema-emanaldiak, kale ekintzak eta elkarretaratzeak. Horiez gainera, kirol eta kultura-ekitaldiak ere izango dira, emakumeen errealitateari "ikusgarritasuna" emateko eta gizarte "justuago" baten alde egiteko.
Udaleko Berdintasun Sailak herritarrak animatu nahi ditu ekitaldi horietan parte hartzera.