Stock feriako zozketan saritutakoek jaso dute saria

Barren 2025ko mar. 17a, 14:46

Txankakua merkatari elkarteak 100 euroko lau erosketa bono zozkatu zituen Stock Kale Azokan erosketak egin zituzten herritarren artean.

Joan zen astean egin zuten zozketa eta saritutako lau lagunek gaur jaso dute saria. Maider Lete, Jose Miguel Lariz, Ana Perez eta Ana Fernandez izan dira sarituak.

Txankakuako elkarteko merkatariek kalera atera zituzten produktuak martxoaren 6tik 8ra egin zuten Stock Kale Azokan, eta Egun horietan erosketak egiten zituzten herritarren artean zozkatu dituzte 400 euroak.