Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, Inazio Bereziartua Dantza eta Musika Eskolak, Ongarri zine-klubak, Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Badihardugu elkarteak 'Gure Mauriziak!' ekimena antolatu zuten emakume guzti haien omenez, eta Kalegoen plazatik Herriko Antzokira egin zuten kalejira batekin hasi zuten omenaldi-ekitaldia. Antzokian, emakume haiek izan zuten ausardia eta kemena goratu zituzten antolatzaileek, eta Elgoibarko lau maurizien etxekoei egin zieten oholtzara igotzeko gonbidapena, herritarren esker ona jasotzera, baina Martzelina Zubizarretaren ondorengoek ez zuten ekitaldira etortzerik izan. Bai, ordea, Sorkunde Juaristik (Juliana Esnaolaren ilobak), Aitziber Larrañagak (Juliana Zubizarretaren bilobak) eta Maria Jesus Alberdik (Pantxika Zubizarretaren bilobak).
Omenduek ondorengoen testigantzak jaso ditu BARRENek aste honetako astekarian.
Era berean, antolatzaileek bideoan jaso dute ospakizun ekitaldia (behean), eta laburpena bideoa ere zabaldu dute (goiko bideoa).