Emakume konposatzaileen obrak joko ditu Udal Musika Bandak domekako kontzertuan

Barren 2025ko mar. 13a, 11:23

Sara Galiana konposatzaile valentziarraren 'Stonage' pieza da Elgoibarko Udal Musika bandak joko duenetariko bat.

Hilean behin ematen duen kontzertua emango du Elgoibarko Udal Musika Bandak domekan eta emakume konposatzaileei gorazarre egingo diete, emakumeek idatzitako doinuak interpretatuko baitituzte.

Elgoibarko dultzaineroek kalejira egingo dute lehenik, 10:00etatik aurrera. 12:30ean, bestalde, Udal Musika Bandak kontzertua emango du Herriko Antzokian. Juanma Saez arituko da oraingoan zuzendari lanetan. Martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenekin bat eginez, ia osorik emakume konposatzaileen lanekin osatutako kontzertua emango du Bandak, eta piezetako bateak gainera Amy Winehouse musikariari gorazarre egingo diote.

Ondorengo piezak joko dituzte: 

  1. Stonage (Sara Galiana)
  2. Trhee celtic dances (Brian Balmages)
  3. Triumphal overture (Anne McGinty)
  4. A tribute to Amy Winehouse. (Arr. P. Kleine)
  5. Stachel (Amparo Edo Biol).