Elgoibar Ikastolako arduradunek gaur arratsaldean zabalduko dute Kilometroetako denda udaberri-uda denboraldirako arropa berriekin. Errosario kaleko 25 zenbakian jarri dute, lehen Lizzie erropa denda egon zen lokalean. Ostegun eta ostiraletan arratsaldez (17:00-20:00) zabalduko dute, eta zapatuetan goizez (10:00-13:00). Apirilean itxita egongo da bi astetan, Aste Santua delako eta uztaileko azken bi asteetan ere ez dute zabalduko. Osterantzean, urriaren 4ra arte egongo da zabalik, eta Kilometroak jaia urriaren 5ean izango da.