Makinak babesean hartzeko kanpaina jarri du martxan Erreminta Makinaren Museoak

Barren 2025ko mar. 12a, 20:36

Makina erremintaren ondare historikoa babesteko asmoz, Aita-amabitxitu makina bat kanpaina jarri du martxan Makina Erremintaren Museoak.

Kanpainan parte hartzen dutenek 100 urtetik gorako makinen mantentze lanetan laguntzeko aukera izango dute. Modu pertsonalean parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira, eta enpresa moduan, berriz, 80 euro. Norberak hautatu dezake babestu nahi duen makina, eta hura olioztatzea izango da zeregina. Interesatuek museoa.eus webgunean eman dezakete izena. Halaxe egin du esaterako, Manuel Alonsok, Sacia L-300 limadoraren aitabitxi izateko pausoa emanez.

Museoko arduradun Iker Garciak eta Rafa Zulaikak eman dute ekimenaren berri (bideoan).