'Nortasun agiria', Zuhaitz Gurrutxaga umoregile elgoibartarraren azken lana

Barren 2025ko mar. 13a, 19:00

Zuhaitz Gurrutxaga umore elgoibartarrak Nortasun Agiria estreinatuko du martxoaren 20an, Donostian, Reale Arenako Keler espazioan.  

Hirugarren bakarkako lana du honako hau eta aurrekoetan bezala, bizipen pertsonaletan oinarrituta osatu du kontakizuna. Besteak beste bikote erlazio haustura batek sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristea zein den zailaz, edota TOC (Nahasmendu Obsesibo  Konpultsiboa) gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da oholtzan.

Bakarrizketa iragartzeko kartelean Zuhaitz bera ageri da eta atzean bere sorlekuko, Aiastiako, argazki bat ageri da, zeinean Zuhaitzen aita eta aitxitxa ikus daitezkeen Aiastiako plazan. Bere nortasunaren hainbat ezaugarri erakusten dituzten irudiak ere ageri dira kartelean. 

Elgoibarren, maiatzaren 30ean emango du bakarrizketa, Herriko Antzokian. Estreinaldia, baina, martxoaren 20an egingo du Donosstian.