Bost geltokitan ipini dituzte inguruko hainbat herritan ikus daitezkeen panel digitalak modukoak: Txankakua, Guass, Mupen, Olaso Hillerria eta Sigma-Estartakoan. Seigarren bat ere jarriko dute, Urazandiko zubia berritzeko lanak amaitzerakoan, bertoko geltokian.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako panelak dira, eta Udala arduratu da panelak bere lekuetan jartzeko aurre lanetaz, panelak instalatuko diren puntuetara argindarra eramatea, besteak beste. Gertek enpresa arduratu da gailuak hornitzeaz, muntatzeaz eta konfiguratzeaz.