'Amak' antzezlana emango dute barikuan Herriko Antzokian

Barren 2025ko mar. 11a, 15:44

Elena Diazek idatzi eta Begoña Bilbaok zuzendutako obra da Amak, komedia estilokoa. Eskola bateko itxarongelan harrapatuta dauden lau emakumeren istorio etsigarria da.

Gelan harrapatuta egotean barruak askatzen hasiko dira eta terapeutikoa suertatuko zaie. Amatasunaren alderdi onak eta txarrak azaleratuko dituzte. Lau dira oholtzan arituko diren aktoreak: Iraitz, Lizarraga, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Intza Alkain. Txalo Produkzioak konpainiak ekoitzitako antzerkia da. Antzezlanari buruzko informazio osoa HEMEN -PDF-

  • 19:00etan emango dute, Elgoibarko Herriko Antzokian. Sarrerak aurrez erosteko: herrikoantzokia.eus