Kattalin Miner eta Aner Peritzen arteko berbaldia, martxoaren 12an Elgoibarren

Barren 2025ko mar. 4a, 17:22

Antolatzaileek aurreratu dutenez, gaur egun borborrean dauden gaiez berba egitera gonbidatu dituzte Aner Peritz eta Kattalin Miner Elgoibarrera, eta baita hitz egiten ez denaz aritzeko ere. "Zer moduz doa zuen FOMOa? Ez diezazutela kontatu!", ohartarazi dute.

Elgoibar LGTBIK+, Narrutsik, Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala dira antolatzaileak eta Arrakala! izena jarri diote Kattalin Minerren (Hernani, 1988) eta Aner Peritzen (Zarautz, 2002) arteko solasaldiari. Ez dute gauza gehiegirik aurreratu nahi izan,  gonbidatu dituzten hizlarien prestigioa eta izena bere horretan nahikoa erakargarri direla uste baitute, eta honela egin dute berbaldia entzuteko gonbita: “Sumatu duzu? Sentitu duzu zerbait? Herriko kaleetan dardara, sototik datorren lurrikara, … Urratu da, zartatu da, hemen dator “ARRAKALA!”.

  • Martxoaren 12an, eguaztena, izango da Arrakala! berbaldia, 18:00etan Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.