14 urtez gorakoek eman dezakete izena, eta horretarako Olaizaga kiroldegira deitu behar dute: 943 744 415. Tailerra doan izango da, eta plazak mugatuak izango direla aurreratu dute. Martxoaren 8an egingo dute tailerra kiroldegian bertan, 09:30etik 12:00etara.
Poteo-berriketaldi feminista
Martxoaren 8aren harira, bestalde, izango dira ekintza gehiago Elgoibarren ere. Martxoaren 7an poteo-berriketaldi feminista egingo dute Maalan. Zatekeen taldearekin erromeria izango da 19:30ean, eta segidan, DJ Galtzagorriren emanaldia. Triki-poteo-berriketaldi feminista ere egingo dute, eta gauean emakume feministen afaria izango da Kultur Kafean. Zapatuan, mendi irteera egingo dute goizean, eta 13:15ean manifestazioa egongo da, Kalegoen plazan hasita. Sigma jatetxean egingo dute bazkaria ondoren.