Asanblada feministakoen esanetan, Iaz arrakasta handia izan zuen afariak, eta aurten dagoeneko 40 emakumek izena eman badute ere, uste dute inauteriak horren gertu egokitzeak herriko emakume askoren buruak okupatu dituela, eta horrek eragina izan duela izena ematean. Horregatik, egun batzuk gehiago utzi dituzte afarian apuntatzeko.
Ostiralean izango da afari plana, 19:00etan Maalan triki-poteo-berriketaldiarekin hasi eta 21:00etan afalduko dute Kultur kafean. Kultur kafean bertan, Pitxintxun edota online eman daiteke izena afarirako eta 12 euro ordaindu beharko dira pertsonako.