Denboraldi amaierako maukak saltokien atarietara aterako dituzte dendariek Stock Kale Azokan

Barren 2025ko mar. 4a, 16:26

Urrian egin zuten stock Kale Azokako irudia.

Neguko merkealdien amaierarekin bat eginez, Stock Kale Azoka antolatu du Txankakuak aste honetarako. Eguenetik barikura egingo dute, martxoaren 6tik 8ra bitartean.

Parte hartuko duten Txankakuako 23 establezimenduek denda atarira aterako dituzte euren produktuak aipaturiko egunetan: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Egun horietan erosketak egiten dituzten herritarren artean 400 euro zozkatuko dituzte, 100 euroko erosketa bonotan.