Itxaso Payak idatzitako obra da, Ugaitz Alegriak zuzendutakoa, eta elikagaiak eta haien jatorria ezagutzeko eta sasoian sasoikoa eta hemen bertokoa jatearen garrantziaz ari da.
Honela dio sinopsiak. "Eneko eta Ixabel kezkatuta daude. Eskolan elikadura eta osasunaren arteko loturari buruzko lan bat egiteko eskatu diete, eta laguntza bila hasita, Kapirekin egin dute topo. Gai izango ote dira Eneko eta Ixabel Kapiren erronkak gainditu eta eskolako lana garaiz amaitzeko?". Informazio osoagoa HEMEN
Herriko Antzokian erosi daitezke sarrerak aurrez, eta bestela, zapatuetan, 18:15etik 20:45era edota egunean bertan, leihatilan. Euskaraz izango da antzerkia.
- Emanaldia 16:30ean hasiko da.