Udaberriko oporraldiko ekintzetan izena emateko epea zabalik dago

Barren 2025ko ots. 28a, 12:40

Atxutxiamaikak eta udal ludotekak eta gaztelekuak udaberriko oporraldirako programazioa aurkeztu dute, eta gaur zabaldu dute izena emateko epea. 

Aurrerantzean eskaintza banatua

Urteetan haurrentzako oporraldietako eskaintza udal ludotekak (Zehar heziketa eta programak kudeatua dena) eta Atxutxiamaikak (Elgoibarko Izarraren baitan) elkarlanean garatu eta modu bateratuan aurkeztu izan dute, baina azken urteetako esperientzia eta hausnarketaren ondorioz, eta herritarren eta haurren beharrak eta eskaerak kontuan izanda, aurrerantzean eskaintza banatuta egitea adostu dute, modu koordinatuan eta bateragarrian.

Atxutxiamaikak HH2tik HH5erako umeentzako txokoak prestatu ditu, eta bi txanda eskaini dituzte: apirilaren 14tik 16ra eta apirilaren 22tik 25era. 09:00etatik 13:00etara izango dira. Horrez gain, apirilaren 11n jolasa kalera aterako dute. Lekuederren hainbat tailer eta jolas egingo dituzte doan, 16:30etik aurrera. Informazio gehiagorako 943 741 626 telefonora deitu daiteke.

  • Atxutxiamaikaren eskaintzari buruzko informazio osoagoa eta IZENA EMATEKO

Udal Ludotekak, bestalde, egunpasak eta ludotekan bertan egiteko hainbat tailer antolatu ditu LH1etik LH6ra arteko umeentzat. Izena emateko epea martxoaren 7an itxiko dute eta, plazak gaindituz gero, zozketa bidez esleituko dituzte lekuak. Informazio gehiagorako deitu 943 748 883 zenbakira.

Deskontuak

Gaztelekuak ere eguneko ekintzak eta egonaldiak antolatu ditu DBHko nerabeentzat. Zalantzak argitzeko 943 743 228 telefonora deitu daiteke. Oporraldiko eskaintzan parte hartzeko dirulaguntzak emango ditu Udalak, eta familia ugariei, guraso bakarreko familiei eta bigarren seme-alabei deskontuak aplikatuko dizkiete, % 30eko murrizketarekin. Gainera, gizarte-laguntzen onuradunek % 70eko deskontuak jaso ahal izango dituzte. Atxutxiamaikaren eskaintzan parte hartzeko dirulaguntzak ere emango ditu. Informazio gehiago Herritarren Arreta Zerbitzuan edo 943 741 050 telefonoan.

Jarduera-programa:

  • Apirilak 22: Donostiara txangoa, Santa Klara uhartera itsasontziz paseatuz. (15 €)
  • Apirilak 23: Paintball jardunaldia Zornotzan. (15 €)
  • Apirilak 24: Esperientzia Birtuala Bilbon: laser tag eta escape room Cyber Lights. (15 €)
  • Apirilak 25: Txotxongilo tailerra (bi saio: 15:00-16: 30 eta 17:00-18: 30). (2 €)
  • Apirilak 26: Pizza tailerra familian "Mamma Mia!" (bi saio: 10:00-11: 30 eta 12:00-13: 30). (2 €)
  • Apirilak 27: "Gora Mexiko!" Sukaldaritza mexikarraren eta janariaren tailerra. (12:00-16: 00). (4 €)

Gainera, Elgoibarko Gaztelekuak gazteentzako jarduera programa berezi bat ere eskaintzen du:

  • Apirilak 22: Salting, 2012an jaiotakoentzat.
  • Apirilak 23: Egunpasa, 2008 eta 2010 artean jaiotakoentzat.
  • Apirilak 24: 2011n jaiotakoentzako egonaldia.
  • Apirilak 26: Sukaldaritza lehiaketa eta gazteen futbol txapelketa (adin guztiak).
  • Apirilak 27: Paintball Zornotzan (adin guztiak).