Azalerako ipuinak irakurketa-kluba Elgoibarren, 0-1 urteko haurrentzat

Barren 2025ko ots. 27a, 10:14

Irakurketa sustatzeko kanpainaren barruan Azalerako Ipuinak irakurketa-kluba familian antolatu du Gotzon Garate Udal Liburutegiak 0-1 urteko haurrentzat (guraso edo zaintzaile batek lagunduta joan behar dira). 

Martxoak 6an izango da saioa, 17:00etan, eta Saroa Bikandi durangarrak dinamizatuko du. Jolaserako proposamena da, ahozko tradiziotik eta haur literaturatik jasotako kantu, olerki, hitz-joko eta ipuin laburrak, musika eta soinu tresnekin uztartu dituena. Masajeek, liburuek, poemek eta hitz jokoek transmititzen duten hitzik gabeko komunikazioaz baliatuz literaturan barneratuko dira haurrak eta familiak.

  • Izena emateko: 943 743 525 / 688 710 138 edo liburutegia@elgoibar.eus. Plazak mugatuak dira.