2025/03/09 12:30

Antzerkia: 'La maja y la mona'

Antzerkia: 'La maja y la mona'
Aita Agirre kulturgunea, Elgoibar
 

 


La Mona (Lisa) eta La Maja (jantzita), mihise paregabe eta errepikaezinak.

Maribel (Salas) eta Susana (Soleto), bi aktore bakarrak eta murriztezinak. Bakoitzak bere erara pintatutako bi emakumeak irudikatzen saiatuko dira. Hala ere, ez dute oso argi nork ordezkatzen duen nor, eta horrek liskarra eragingo du majaren eta monaren artean, ea nor den ederragoa eta nor jatorragoa. Edo alderantziz... A ze koadroa!

Erritmo bizkorreko eta umorez beteriko komedia honetan, adiskidetasuna, hipokrisia, irudi estetikoa edo feminismoa dira azaleratuko diren gaietako batzuk. Aldi berean, gai guzti horiek, komedia soila izateaz gain, akelarre bihurtzeko aukera emango dute. Katarsi kolektibo txiki horrek, barrearen bidez, gaur egungo gizartean dugun emakume izaerari buruzko gogoeta egitera eramango gaitu.

Eta hori gertatzen da, harrigarria bada ere, espazio minimalista batean, bi pertsonaiak margotu zituzten mihise zuria bezala; baina, paradoxikoki, ez da ezer falta, izan ere, magia-artearen bidez, antzerki-jokoa gauzatzeko gai den errealitatea sortzen baita.