Datorren barikuan izango da, 23:00etan, Kultur Etxeko sotoan. Kontzertu berezi honen 29. ekitaldia izango da aurtengoa. 1997an hasi ziren Patxi Zabaleta eta Iban Urizar inauterietan musika saio bereziak ematen. Malape tabernan ematen zuten kontzertua hasierako urteetan. Ondoren, Herriko Antzokia edota Toletxe taberna izan zituzten eszenatoki, eta azken urteotan Kultur Etxeko sotoan ematen dituzte musika saioak. Kontzertu desberdinak eta bereziak egiteko asmoz hasi ziren, eta esperimentazioa da saioen ezaugarri nagusietakoa. Aurten herritarren parte-hartzea sustatuko dute eta sorpresaren bat ere izango dela aurreratu dute. Hona hemen sareetan zabaldu duten mezua:
Ver esta publicación en Instagram
Malape tabernan ematen zuten kontzertua hasierako urteetan