Piano Topaketa egin dute musika eskolan

Barren 2025ko ots. 22a, 22:41

Hainbat herritako 140 bat ikaslek hartu dute parte Elgoibarko Piano Topaketan, tartean 50 bat elgoibartarrak. 

Euskal Herriko Musikarien Elkarteak antolatuta, piano topaketa egin dute gaur Elgoibarren. Hainbat herritatik etorritako 140 bat piano ikaslek hartu dute parte, eta horietatik 50 bat izan dira Inazio Bereziartua musika eskolakoak. Batzuek bakarka eta beste batzuek binaka jo dituzte piezak. Lau txandatan banatu dute topaketa, eta goiz eta arratsalde iraun du ekitaldiak. Partaide guztiei zapia eta diploma eman dizkiete.