"Emakumea bazara, Elgoibarkoa izan edo bertan bizi bazara, trikitia edo panderoa ikasten jardundakoa bazara, bietako bat jotzen baduzu, eta eta feminismoa eta euskal kultura uztartuko dituen ekimen batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin", azaldu dute. Interesatuei martxoaren 7a baino lehenago elgoibarmusika@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzeko edo 628 92 90 55 (Imanol) telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.
Aipaturiko ekimena aurrerago aurkeztuko duten arren, martxoaren 11n izango dela aurreratu dute, Kalegoen plazan, 18:30ean, eta trikitia eta panderoa jotzen duten herriko emakumeekin kalejira egingo dute, Kalegoen plazatik hasi eta Herriko Antzokiraino. Antzoki barruan Gure Mauriziak izeneko jaia egingo dute.