Urazandiko igogailua ez da erabilgarri egongo eguenean konponketa lanengatik

Barren 2025eko otsailaren 12a

Konponketa lanak egin behar dituztela eta, Urazandiko igogailu publikoa ez da martxan egongo eguen arratsaldean eta gauean.

Zehazki, 18:00etatik gauerdira arte itxiko dute igogailua erabiltzaileentzat. Elgoibarko Udaletik azaldu dutenez,  Igogailuan egingo dituzten konpontze eta mantenu lanak beharrezkoak dira herritarren segurtasuna bermatzeko.