Eibar Igerixan taldeko ordezkari Paula Calvo (Elgoibar, 2009) bi mailetan lehiatu zen, eta emaitza bikainak lortu zituen bere adinekoekin lehiatuta eta baita helduagokoekin ere. Guztira bost domina eskuratu zituen, bost urrezkoak eta beste biak zilarrezkoak. Calvo azkarrena izan zen bizkarreko eta estiloetako 200 metrotako probatan, juniorretan zein absolutu mailan; horrez gain, urrezko domina irabazi zuen junior mailako 100eko bizkar proban, eta txapeldunordea izan zen bizkar erako absolutuko 100ekoan eta juniorretako 50ekoan.
Sailkapen guztiak HEMEN
Bideoan ere ikus daitezke lasterketa guztiak Euskadiko Igeriketa Fedrrazioaren webgunean