Uztailera bitartean ikaskuntza eta garapen pertsonalerako espazioa eskainiko nahi dute Lilan antolatuko dituzten hitzaldien eta saio interaktiboen bidez. Hainbat gaik izango dute lekua, besteak beste, ahalduntze ekonomikoak, edertasunaren estereotipoek duten eragina eta genero-desberdintasunak betikotzen dituen manosfera fenomenoa. "Jarduera guztiak hausnarketa bultzatzeko, esperientziak partekatzeko eta emakumeen arteko laguntza komunitatea eraikitzeko diseinatuta daude", adierazi dute. Era berean, botere-dinamikak zalantzan jarri eta harreman osasuntsuak sustatu nahi dituzte, eta horretarako parte hartzera "bultzatu" nahi dituzte gizonak. Ikuspegi inklusibo eta lankidetza bidez, parte-hartzaileei eguneroko erronkei aurre egiteko tresnak eta estrategiak eskaintzea dute helburu, haien autonomia indartzeko.
Jarduerei eta parte hartzeko moduei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Lila Emakumeen Etxearekin harremanetan jar daiteke bere kanal ofizialen bidez.
Edertasun-esteretipoei buruzko solasaldia
Merlin Medinak edertasun-esteretipoen inguruko hausnarketa saioa gidatuko du domeka honetan, otsailaren 9an, Lilan. Emakumeek edertasun-estereotipoak betetzeak eta inposaketa horrek dakartzan ondorio sozial, psikologiko eta fisikoak betetzeko jasaten duten presioan jarri nahi dute fokua. Norberak bere gorputza eta itxura onartzeko estrategia desberdinak ere aztertuko dituzte, "batzuetan sentitzen dugun gorputz-lotsa gutxitzeko, eta autoestimuan eragiteko". 16:30etik 19:30era izango da saioa, gazteleraz. Ez da izenik eman beharrik parte hartzeko.