Batetik, otsailaren 20an Azkoititik Zumarragara egingo dute ibilaldia. 09:00etan hartuko dute autobusa Azkoitira, eta handik oinez egingo dute Zumarragara arteko bidea. Hamarretakoa eta bazkaria bakoitzak berea eraman beharko ditu.
Bestetik, otsailaren 26 eta 27an, erorketak sahiesteko tailerra egingo dute Jubilatuen Biltokian, 16:00etatik 18:00etara. Osakidetzako, Betioneko eta Itziar Sarasketa ortopediako langileek emango dute ikastaroa, euskaraz zein gazteleraz, eta besteak beste ondorengo gaiak landuko dituzte: erorketetan eragina duten faktoreak, muskuluak indartzeko ariketak, adinekoentzako gizarte baliabideak, Betion telelaguntza-zerbitzua eta ortopediako materiala. Tailer honetan parte hartzeko izena eman behar da, eta hilaren 24a izango da azken eguna. Astelehen eta barikuetan eman beharko da izena, 11:00etatik 12:00etara bitartean, Jubilatuen Biltokiko bulegoan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, etxean gertatzen dira erorketen erdia, eta 65 urtetik gorakoen hamarretik hiruk eroriko bat izateko aukera dute estatistiken arabera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gertatzen diren istripuen %92 erorketak ei dira.