Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertua eta dultzaineroen kalejira, domekan

Barren 2025ko ots. 6a, 09:09

Elgoibarko dultzaineroek eta Udal Musika Bandak musikaz girotuko dute domeka goiza.

Elgoibarko dultzaineroak kalejiran irtengo dira, 10:00etatik aurrera; eta, Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertua emango du 12:30ean, Herriko Antzokian. Hau izango da egitaraua:

  1.  ¡Churumbelerías! (E. Cebrián)
  2.  La corte del faraón.(V. Lleó)
  3. Don Gil de Alcalá (M. Penella)
  4. Cantos Vascos (Pedro de Alberdi)
  5. Bolero (M. Ravel)
  6. Fiesta Tropicale (Arr. V. López).