Orain 44 autorentzako lekua dago, eta horietako bi mugikortasun murriztua dutenentzako dira. Farola berriak ere jarri dituzte, eta horri esker inguru horretako argiztapena hobetu da. Horrez gain, espaloia egin dute aparkaleku bazterrean, belargune baten bidez errepidetik bereizten dena. Modu horretan, oinezkoentzako segurtasuna handitu nahi izan dute, lehen autoen bidetik joan behar izaten zutelako oinezkoek tarte horretan. Orain espaloia dago Maltzagako bidegorrira edo Sigmako industrialdera joateko.