Santa eskea

Elgoibar Ikastolako ikasleen santa eskea, argazkietan

Barren 2025ko ots. 4a, 13:40

Elgoibar Ikastolako ikasleak kantuan eta eskean irten dira gaur, Santa Ageda bezpera egunean.

Hainbat kopla kantatu dituzte ikastetxeko atarian, eta ondoren, mailaka banatuta irten dira kopla kantuan herriko auzo, kale eta plazetara. Ia denek Kalegoen plazan egin dute bat, azken saio bateraturako. Bukaeran San Blas opil bana banatu diete ikasleei eta ikastetxera itzuli dira.