Elgoibarko 26 saltoki batu dira 'Otsailak 11 erakusleihoak' ekimenera

Barren 2025ko ots. 3a, 15:03

Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, eta horren harira, Otsailak 11 erakusleihoak ekimena antolatu dute, bosgarren urtez, Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek. 

Herriko 26 saltokik egin dute bat egitasmoarekin, eta hilaren 3tik 11ra irudikatuko dituzte emakume zientzialariak erakusleihoetan. Establezimendu bakoitzak zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa, eta hala, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile izango dira. 

Ginkana, QR kodeen bidez

Egur eta Ane arte tailerretako haurrek lagundu diete dendariei erakusleihoak apaintzen. Horrez gain, erakusleiho bakoitzean QR kode bat egongo da, eta horri esker, ginkana batean parte hartzeko aukera egongo da. Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa instalatu eta, dendaz denda, 12 emakumeren kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu beharko dituzte. Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bati erantzun beharko diote, horrela, saltokiz saltoki, 12 emakumeren QR kodeak bilatu eta galderak guztiak erantzun arte. 
Gainera, herriko ikastetxeetan, ludotekan eta gaztelekuan ere jarriko dituzte horma-irudiak, haur eta gazteek ginkanan parte har dezaten. Alabaina, ikastetxeetako, Ludotekako eta Gaztelekuko kartelek ez dute QRrik izango. "Horren arrazoia da ikastetxe bakoitzak eta adingabeekin lan egiten duten eragileek mugikorren erabilerari dagokionez hartutako konpromisoaren arteko bizikidetza bilatzea, eta teknologiaren erabilera positiboa sustatzea, elkarrekin ikasteko tresna bihurtu baita, kasu honetan, familiako erabilera interaktiboaren bidez", azaldu dute antolatzaileek.

26 saltokitako erakuslehietan

Hauek dira parte hartuko duten Elgoibarko establezimenduak:

  • Agurtzane ile-apandegia, Alire estetika, Aramburu bitxi denda, Astigarraga, Barrutia optika, Cristina Garcia Estetika, Darama denda-tailerra, Ecenarro, Eizaguirre okindegia, Farmazabal, Henko, Surya belardenda, Idama, Iriondo Kirolak, Karkizano, Maria Urizar ile-apaindegia, MGS aseguruak, Olaia Martinez estetika, Leire ile-apaindegia, Meraki ile-apaindegia, La Bermeana arraindegia, Pitxintxu, Roteta elektrizitatea, Lagunak, Txillarre ekodenda eta Uzuri optika.

Hamabi herritan

Ekimen hau Bizilaberen baitan sortu zuen Elhuyarrek duela bost urte, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan. Aurten, Euskal Herriko hamabi herrik ospatuko dute otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, Elhuyarrekin batera, honako hauek: Abanto-Zierbena, Arrasate, Arrigorriaga, Azkoitia, Barakaldo, Bilbo, Donostia, Durango, Elgoibar, Ordizia, Iruñea eta Irura.

STEAM hezkuntzaren bitartez, Elhuyarrek urte osoan dihardu neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten bultzatzen, eta, horretarako, emakume zientzialarien lanaren balioa nabarmentzen eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko eta, hainbat proiekturen bidez, emakume zientzialarien eredua hurbiltzeko gazteei. Hala, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera ematen diete, "uste okerrak eta estereotipoak gainditzeko". 

Aurtengo zientzialari omenduak

Aurtengo edizioan, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean, omenaldia jaso duten emakumezko zientzialariak honako hauek dira: 

 Emakume omenduen horma-irudiak eta istorioak eskuragai daude Bizilaberen Otsailak 11 webgunean.