Euskal Ligatik kanpo gelditu da Cimde, hirutik bi partida irabazi arren

Barren 2025ko ots. 3a, 13:12

Cimde taldekoak pozik Bergaran jokatutako promoziop fasean eman duten mailarekin. Arg: Roberto Sanchez.

Asteburuan Bergaran jokatu duten promozio fasean lan ona egin duten arren, Euskal Ligatik kanpo gelditu da Cimde Elgoibar eskubaloi taldea.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako liga txapelketetan lehen postuetan sailkatu diren taldeek eta Euskal Ligan jokatzeari eutsi nahi dioten taldeak lehiatzen dira Bergaran jokatu dutenaren moduko promozio fasean. Cimde Elgoibar zen Euskal Ligako ordezkaria kasu honetan, eta mailari eusteko lehen postuan sailkatu behar zuen Sanloko jubenil emakumeen taldeak.

Promozio fasean jokatutako hiru partidetatik bi irabazi dituzte elgoibartarrek asteburuan; 37-42 Ereintzaren aurka eta 24-27 Bergararen aurka; baina, galdu egin zuten Ermuko Errotaberri taldearen aurkako partida: 20-39ko emaitzarekin. Ermuarrek jokatutako hiru partidak irabazi dituzte Bergaran, eta eurek hartuko dute Cimderen lekua Euskal Ligan. Beste hiru taldeak lurraldeetako ligetan lehiatuko dira hurrengo denboraldian. Denboraldia amaitu bitartean Federazio garaikurra A txapelketan lehiatuko da Cimde. 

Hauek izan dira asteburuko partiduetako emaitzak:

  • Errotabarri 34 - 20 Bergara
  • Ereintza 37 - 42 Cimde Elgoibar
  • Ereintza 18 - 27 Bergara
  • Cimde Elgoibar 20 - 39 Errotabarri
  • Errotabarri 32 - 19 Ereintza
  • Bergara 24 - 27 Cimde Elgoibar

Asteburuan jokatu duten Sanloko gainerako taldeen emaitzak, Hemen

*Argazkiak: Goiena eta Sanlo EKT