Tenis eta padel pisten erabiltzaileek ez dute argia ordaindu beharko aurrerantzean

Barren 2025ko urt. 31a, 14:30

Argia erabiltzeagatik 2,50 euro ordaintzen zuten orain arte padel eta tenis pistetako erabiltzaileek, izan udal kirol patronatuko abonatua edo ez.

Patronatutik jakinarazi dutenez, otsailaren 1etik aurrera lagako diote argia kobratzeari. Argia erabiltzeagatik ordaintzen ziren kirol-instalazio bakarrak ziren teniseko eta padeleko pistak, eta argiaren kostua kentzea "bidezkoa eta koherentea" iruditu zaie gainerako instalazioen erabilerarekin parekatzeko.

Patronatura abonatu gabekoek, orain arte moduan, 5,50 euro ordaindu beharko dituzte, orduko eta pertsonako, pistak erabiltzeko.