2025/02/01 09:00
Etxegiña taldekoek santa eskea egingo dute, herriko kale eta auzoetan. 100 urte bete ditu taldeak eta kalejira berezia izango da. 13:30ean harrera egingo diete udaletxean. Segidan, Salbea kantatuko diote Errosario kaleko ama birjinari, eta amaitzeko, elkarrekin bazkalduko dute Baltasarren.