Lehia eta erronkak uztartuta, igerian gozatu dute ia 80 lagunek

Barren 2025ko urt. 29a, 16:17

San Anton Txapelketa antolatu du estreinakoz Elgoibar Igeriketa Taldeak, eta dozenaka ume eta helduk hartu zuten parte zapatuan egin zuten jardunaldian. 

Ikeriketa Eskolakoen erakustaldian 50 neska-mutil inguruk hartu zuten parte eta Master mailako igerilarientzako probetan 28 igerilari aritu ziren, bertakoekin batera Bergaratik eta Azkoititik etorritakoak.

Antolatzaileek hamabi proba prestatu zizkieten, bakarka egitekoak hamar, eta erreleboka egitekoak beste biak. Igeriketa taldeko arduradunak pozik daude probaren estreinaldiak eman zuenarekin, eta igerilariek ere halaxe esan diete, oso gustura ibili zirela.

*Argazkiak: Joserra Cabrera.