Euskara Batzordeak sortu dituzte Ikastolan eta Institutuan, Elgoibarko Izarraren bitartez

Barren 2025ko urt. 24a, 13:28

Nerabeen eta gazteen artean euskalduntasuna sustatzeko euskara batzordeak sortu dituzte Elgoibar Ikastolan eta BHI Institutuan, Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika Sailaren bitartez. 

Ikastetxeekin elkarlanean eta Elgoibarko Udalarekin lankidetzan sortu dituzte euskalduntasuna sustatzeko euskara batzordeak. DBHko ikasleekin sortu dituzte taldeok, eta besteak beste, euren berdinkideekin euskalduntasuna sustatzeko baliabideak eskainiko dizkiete.

Insitutuan 53 bat ikasle batu dira taldera, eta Ikastolan, berriz, 30. Arduradunek esan dute bi ikastetxeetako nerabeak elkar ezagutzeko eta euren arteko komunikazio hizkuntza euskara izatea ahalbidetzeko espazioa eskainiko dietela. Euskara Batzordeek bi norabidetan jardungo dute lanean; ikastetxera begira eta herrira begira. Herrira begirako lanetan, gainera, elkarlanean jardungo dira beste eragile batzuekin. Azken batean, ikasleak ikastetxean zein herrian euskalgintzako eragile bihurtzea dute helburu.