'Eukalyptus' antzezlana emango dute Elgoibarren domeka eguerdian

Barren 2025ko urt. 23a, 15:56

Gaurko bizimoduaren eta eukaliptoaren hedapenaren arteko antzekotasunei begira Jon Ander Urresti sortzaile bermeoarrak sortutako antzezlana da 'Eukalyptus'.

2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen Urrestik lan honekin eta lurrari eta gure bizitzei buruz egiten dugun kudeaketari buruzko hausnarketa sustatu nahi du. Obra osoan zehar, bi lagun agertuko dira jendeaurrean: Urresti bera eta Beñat Urrutia, eta bakoitzak bere pertsonaia izango du. Bere basoak esplotatzen dituen lurjabe batena egingo du Urrestik eta kanpotik heldu den langilea gorpuztuko du Urrutiak. Urrutia dantzaria da, eta dantzatik ere badu antzezlanak. 

  • Elgoibarko Aita Agirre kulturgunea emango dute, urtarrilaren 26an, 12:30ean.

Antzezlanaren sortzaileek EITB Kultura saioan azaldu zituzten lanaren nondik-norakoak: